XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GRAMATIKA-EZAUGARRIEN ETA SINTAXI-ARAUEN ERABILERAREN HASIERAREN DATAKETA(...) hortaz hiru urrats edo aro nagusi ikus daitezkeelarik: Aditz-kategoriarena, INFL funtzio-kategoriarena eta KONP funtzio-kategoriarena (ikus Barreña 1993).
Hipotesi honen arabera,
3. Nolanahi dela ere, gramatika- eta sintaxi-arloetako fenomeno ezberdinen erabileran nolabaiteko mailakatzea dagoela aurkitu dugu.
Esan gura duguna zera da: batzuk erabil ditzaten beste batzu lehenago erabili behar izan dituztela.
Baieztapen hau guztiz argi geratzen da aztertu ditugun aditz-multzoaren arloko ezaugarri ezberdinez (ikus 2. taula).
Bertan, aditz-aspektu-markek, subjektuarekiko pertsona-komunztadura-markek, zehar-osagarriarekiko pertsona-komunztadura-markek, osagarri zuzenarekiko pertsona-komunztadura-markek, denbora-markek eta modu-markek, haur guztiengan agerrera mailakatua dutela baieztatzen digute.
Agerrera-hurrenkera haur guztiengan bera ez bada ere, oinarrian bera dela esan dezakegu, arestian esan dugunaren ildotik behintzat.
4. Halere, gramatika-ezaugarri edo sintaxi-arauren bat erabiltzen hasteak, ez du esan gura une horretatik aurrera ezaugarri hori beti eta zuzen erabiliko dutenik.
Gramatika- edo sintaxi-arloetako fenomeno baten erabileraren hasieran badirudi haurrek ez dutela berau beti erabiltzen
Horrela ikus dezakegu argi eta garbi ergatibo-markaren, adizki laguntzaileen edo pertsona-komunztaduraren erabileran.
Ezaugarriren bat erabiltzen hasten direnean, hasiera baten, berau erabiltzeaz gain aurreko aldian erabili izan duten egitura ere baitarabilte.
Geroxeago gramatikaren urrats berriak arauturiko egitura berria ezarriko da haurren ekoizpenean, eta berau baino ez dute erabiliko.
Badirudi, beraz, Gramatika Unibertsalaren hatsarre-multzoko ezaugarriak gramatika zehatzera moldatzean haurrek duda-mudako edo saio-aldi bat izan dezaketela, edo nahiago bada, ezaugarri zehatzaren aukeretako baten bermaketa egiteko aldi bat behar dutela.
5. Hau guztionen arabera, beraz, aztertu ditugun gramatika- eta sintaxi-arloetako fenomenoak une batetik aurrera erabiltzen hasten direla esan dezakegu.
Lehenago ez darabiltzatela argi geratu dela uste dugu.
Laburbiltzeko asmoaz, aztertu ditugun gramatika-ezaugarrien eta sintaxi-arauen erabileraren hasiera 4. taulan datatuko dugu haurrez haur.
4. TAULA